Fototeka

Gure funtsak: Gipuzkoako historiari buruzko argazki-erreportajeak.

Kutxa Fototekako funtsek Gipuzkoako gizarte-, politika- eta kultura-bizitza erakusten dute, XX. mendearen hasieratik gaur egunera artekoa: paisaia, jaiak eta ohiturak, kirolak (Lasarteko zirkuituko auto-lasterketak, traineru-estropadak, txirrindularitza, herri-kirolak…), gizarte-gertakariak, monarkia, Primo de Riveraren diktadura, Afrikako gerra, errepublika, gerra zibila, literatura-, politika- eta kultura-munduko pertsona ospetsuak, zezenketak…

Beren bolumen eta kalitateagatik, eta argazki-erreportaje oso eta beteak direlako, bi funts dira nabarmentzekoak, eta orain webgune honetan guztion eskura jartzen ditugu: Marin Funtsa eta Fotocar Funtsa .

Pixkanaka gure fototekako beste funts batzuk ere sartuko ditugu, hala nola: Iparraldea, Photomuseum, Javier Gallego, Arturo Delgado, Carlos Villagrán, Víctor Charola, José Aristizabal, Alberto Martínez Benito, etab.