Nola erosi

Erregistroa sisteman

Argazkiei buruzko iruzkinak egiteko, argazki jakin batentzat sailkapena ezartzeko edo katalogoko argazkietako bat bereizmen onarekin erosteko, sisteman alta emanda egon beharko duzu.

Erregistratu behar baduzu, esteka bat duzu erabilgarri orrialde guztien goiburuan. Erregistro-formularioan datu batzuk eskatuko zaizkizu, eta horiek bete beharko dituzu bertan zuzen identifikatzeko.Erregistroa robotek automatikoki ez dutela egiten ziurtatzeko, egiaztapen-koadroa osatu beharko duzu. Formulario de registro. Verificación de usuario.

Behin erregistratu ondoren, beti sartu ahal izango zara zeure kontuko datuetara, zeuk nahi bezala aldatzeko.

Argazkiak aukeratzeko

Fotos en el carrito Argazki baten xehetasunetik, argazkia erosketa-organ sartu ahal izango duzu, tresna-barran agertzen den botoia sakatuz.

Erreportajeetan nabigatzen jarrai dezakezu nahi dituzun argazkiak sartzeko.

Saskia bistaratzea

Fotos en el carrito

Erosketa-organ sartutako argazkiak egiaztatzeko, goiburuan aurkitzen den orgatxoa zabal daiteke, Ikus nire saskia-ren ondoren agertzen den hirukian sakatuz. Bertan joango da eguneratuz erosketaren zenbateko osoa ere.

Baita ere sakatu dezakezu Ikus nire saskia estekan, eta zehaztasun guztiz agertuko zaizkizu erosteko dauzkagun argazkiak.

Orgatxoko argazkiak kentzea eta aldatzea

Fotos en el carrito



Aukeratu dituzun argazkietakoren bat gero ez zaizula interesatzen erabakitzen baduzu, orgatxotik ken dezakezu argazkiaren ondoan dagoen X-ean sakatuz.
Hutsegitez argazki bat baino gehiago berdinak sartu badituzu, eta bat bakarrik nahi baduzu, kopurua pantaila honetan alda dezakezu.
Argazki-kopuruan edozein aldaketa egin ondoren, beharrezkoa da Eguneratzea sakatzea, sistemak berriro kalkula ditzan zenbatekoak.

Eskaera bideratzea

Erosi nahi dituzun argazkiak aukeratzen bukatzen duzunean, zabaldutako organ agertzen den Bideratu botoia saka dezakezu. Edo Ikus nire saskia esteka sakatu ondoren agertu zaizun Bideratu botoia.

Saiorik hasi ez baduzu, identifikatzeko eskatuko dizu sistemak.

Saioa hasita baduzu, erosketa-prozesua hasiko da, eta hainbat urrats daude hor.

Fakturazio-xehetasunak

Erosketa-fakturan agertuko den helbidea eskatuko zaizu. Lehenetsita, zeure erregistroan sartu zenuena izango da, baina alda dezakezu behar izanez gero. Fotos en el carrito

Erabilera-deskribapena eta ordainbidea

Kutxatekari jakinarazi beharko diozu zertarako erabiliko dituzun erosi nahi dituzun argazkiak. Baimenaren terminoak onartu beharko dituzu, inprimatu eta gorde ahal izango dituzularik gero kontsultatzeko. Ordainbideak egiteko era bakarra banku-txartelaren bidez da. Fotos en el carrito

Erosketa berrestea

Erosketaren laburpena agertuko zaizu, prezioa banakatuta (argazkiaren salneurria eta dagokion BEZa) eta guztira ordainduko duzuna. Puntu honetan, Legezko Oharra eta Datuak Babesteko Politika onartu beharko dituzu. Fotos en el carrito

Eskaera ordaintzea

Eskaera kreditu-txartelaren bidez bakarrik ordain daiteke. Sistemaren segurtasuna CECAk bermatzen du.

Erosketaren faktura

Egindako erosketaren fakturaren kopia behar baduzu, erabiltzaile-kontuaren bidez eskuratu ahal izango duzu. Ikusi zure eskaeren historiala estekatik zeure eskaera guztien zerrendara sartuko zara, eta hortik eskaera bakoitzaren xehetasunetara. Fotos en el carrito

Inprimatu botoiak erosketaren fakturaren kopia ateratzen utziko dizu, baina formatu elektronikoan gordetzeko aukera ere emango dizu, zeure ordenagailuan dohainik jar daitezkeen pdf inprimagailuei esker. Fotos en el carrito

Argazkiak behera kargatzea

Fotos en el carrito

Eskaera ordaindu ondoren, erabiltzaile-kontura sartu ahal izango zara, eta Behera kargatuak estekaren bidez argazkiak bereizmen handian zeure ordenagailura jaitsi ahal izango dituzu.

Argazkiak ez badituzu berehala kargatu nahi behera, noiznahi egin dezakezu, betiere zeure erabiltzaile eta pasahitzarekin konektatzen bazara.

Behera kargatua botoia sakatu ondoren hasten den elkarrizketak bi aukera eskainiko dizkizu:

  • Ireki: kontuan izan aukera hau ere deskarga gisa hartuko dela, eta beraz argazkia ireki ondoren, gorde egin beharko duzu.
  • Gorde.
Fotos en el carrito