Legezko oharra

Webgunearen erakunde titularra

Kutxa Fundazioak Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen www.kutxateka.com atariak (aurrerantzean, "Ataria") eskaintzen duen zerbitzuaren erabilera arautzen du Legezko ohar honek (aurrerantzean, "Legezko Oharra") . Kutxa Fundazioaren NIF-zka. G-20368593 da eta egoitza soziala Donostian du (Garibai kalea, 22).

Erakundearen erregistro-datuak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 10. folioan, 172. inskripzio-zenbakian, 1991ko irailaren 17an.


Ataria erabiltzeko baldintzak

Atariko orrialdeetan nabigatu eta kontsultatzeak nahiz eskainitako zerbitzuak erabiltzeak ondoren zehaztuko diren baldintza orokorrak onartzea eskatzen du.

Ataria eta bertako Zerbitzuak legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak.

Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzu horiek erabiliko honako kasuotan: legez kanpoko edo Legezko Ohar honetan debekatuta dauden helburu edo ondorioak sortzen direnean; hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen direnean; edota Zerbitzuen, tresneria informatikoen, agirien, artxiboen zein Kutxa Fundazioaren edota Interneteko beste edozein erabiltzaileren edozein tresneria informatikotan gordeta dauden gainerako edukien ohiko erabilera kaltetu, gainkargatu, hondatu edo galarazten direnean.

Adingabeek, Zerbitzuak erabili ahal izateko, beren guraso, tutore zein legezko ordezkarien baimena jaso beharko dute aurrez, eta beraiek izango dira beren kargura dauzkaten adingabeek egindako ekintzen erantzule.

Legezko Ohar honetan ezarritakoa urratzen duten Erabiltzaileei aurrez ohartarazi beharrik gabe eta edozein unetan kendu edota eten ahal izango dizkie Zerbitzuak Kutxa Fundazioak.


Jabetza intelektual eta industriala

Bestelakorik adierazten ez den bitartean, Atariko web orrien edukia (besteak beste irudiak, testuak, markak, izen komertzialak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak barne, mugarik gabe), Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala da.

Kutxa Fundazioa da web orri hauen gaineko jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztien titularra. Orri hauetan sartzeak eta berauek erabiltzeak ez du adierazi nahi, erabiltzaileei dagokienez, Kutxa Fundazioaren titulartasun nahiz jabetzakoa den inolako elementu erabiltzeko lizentzia edo eskubiderik ematen denik.


Kutxa Fundazioa da Atarian jarritako eta Kutxateka-renak diren .jpg kalitateko irudi guztien jabea, eta erabiltzaileen esku jartzen ditu, behera aske kargatzeko modalitatean, Creative Commons "BY-NC-ND-3.0-ES 2013" erabilera-baimenaren pean soilik eta bakarrik erabili ahal izan ditzaten. Kasu honetan eta irudia erreproduzitzeko, erabiltzaileak argazki-oinean Creative Commons "BY-NC-ND-3.0-ES 2013" baimenaren terminoak adierazi beharko ditu gutxienez, eta honela aipatu jatorria eta egiletza: "CC BY-NC-ND-3.0-ES 2013 / KUTXATEKA / (Zein funtsetakoa den argazkia) / (Argazkiaren egilea)"

Ordainketa-modalitatean behera kargaturiko kalitate handiko irudien kasu berezirako, hau sartzen da emandako baimenean: irudien zabalkundea erabilera bakar eta argitalpen bakar baterako, dagokion baimen-agirian adierazitako baimen-muga, helburu eta ezaugarrien arabera. Emandako baimenak ez du inola ere eskubide-lagapena esan nahi. Edozein erabilera edo berrargitaratze berritarako, behar hainbat aurrez Kutxatekaren berariazko baimena eskatu beharko da eta, behar izanez gero, baldintzak berriz negoziatu.

Kutxa Fundazioak argitalpena aldez aurretik ikuskatzeko eskubidea izango du.


Bermeen bazterketa

Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du Atarian jasotako informazioa edozein unetan eguneratu eta aldatzeko eskubidea, eta egoki deritzonean bertarako sarrera behin-behinekoz edo behin-betiko mugatu eta galaraztea. Webgune honetan jarritako informazioa azken eguneratze-datan indarrean zegoena da; baliteke erabiltzaileak kontsulta egiterakoan eguneratuta ez egotea, eta izaera informatzaile hutsa izango luke orduan.

Kutxa Fundazioak ez ditu bermatzen Ataria eta Zerbitzuak erabiltzearen gaineko pribatutasun eta segurtasuna. Bereziki, ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek ezin izango dutenik jakin Erabiltzaileek Ataria nahiz bertako Zerbitzuak zein baldintza, ezaugarri eta inguruabarretan erabiltzen dituzten.

Kutxa Fundazioak ez du bermatzen Edukien edo Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna eta eguneratzea.

Kutxa Fundazioak ez du kontrolatzen ezta bermatzen hirugarrenek Atariaren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuek birusik edo sistema informatikoan, agiri elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementurik ez dutenik.

Atariak loturak ezartzeko hainbat gailu tekniko jartzen ditu Erabiltzaileen esku; hala nola, eta besteak beste, link-ak, banner-ak, botoiak, direktorioak eta bilaketako tresnak. Tresna hauen bidez, Erabiltzaileak hirugarrenenak diren edo beraiek kudeatzen dituzten web guneetara sartu ahal izango dira (aurrerantzean, "Webgune Estekatuak"). Atarian mota honetako estekak ezartzeak duen helburu bakarra hau da: Interneten eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzen eta lortzen laguntzea Erabiltzaileei, baina inola ere ez da horien kontrataziorako iradokizuna, gonbita edo gomendioa.

Bilaketa tresnen emaitzak zuzenean hirugarrenek ematen dituztenez, Kutxa Fundazioak ezin ditu emaitza horiek kontrolatu. Kutxa Fundazioak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek beren web orrien bitartez elkartrukaturiko informaziotik ondoriozta daitekeenari dagokionez. Web orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpen horien egileak izango dira. Kutxa Fundazioaren web orrien erabiltzaileak beharturik daude web orri horiek legeen eta usadioen arabera erabiltzera, eta Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori urratzeagatik erator litezkeen kalteei dagokien hartan.


On line kontratatzeko baldintzak

Webguneko salerosketak, baita ordainduta erosi eta Obrak behera kargatzea ere, erosi eta kobrantza baimentzeko unean adierazitako prezioen arabera egingo da. Kutxa Fundazioak bere esku izango du prezio horiek aurrez abisatu gabe aldatzeko eskubidea, eta une bakoitzean dauden prezioak lotesleak izango dira.


On line erosketak ordainketa-txartelen bidez egin behar dira, kreditukoak edo zordunketakoak izan. Kasu hauetan zuk txartelaren titularra zarela eta fakturaziorako emandako informazioa zehatza dela ziurtatuko duzu. Zuk baimena emango diozu Kutxa Fundazioari erosketaren zenbateko osoa zorduntzeko, baita salmentaren gaineko zergak edo antzeko zergak ere.


Lanak erosteko kontratazio-baldintzak, lanen jabetza intelektuala erabiltzeko baimena, baita datu pertsonalen erabilera-baldintzak ere, erosketa gauzatzeko unean jarriko dira eroslearen esku, eta aurrez onartu behar dira erosketa baliozkotzeko. Egindako erosketaren berrespena eta onarturiko baldintzen kopia erosleak adierazitako posta elektronikoaren helbidera bidaliko dira, eta produktu edo zerbitzuaren kontrataziotik sorturiko agiri elektronikoa gorde egingo da eta kontsultarako erabili ahal izango da.

on-line moduan lanak erosteak erosleari zera eskatuko dio:

  • Aurrez erregistraturik egotea erabiltzaile gisa www.kutxateka.com webgunearen barruan, datu pertsonalak sartzea eta bere datu pertsonalak erabiltzeko baldintzak onartzea.
  • Kontratatzeko unean adierazitako urratsak jarraitzea.
  • Ezarritako kontratazio-baldintzak eta legezko oharrak aurrez irakurri eta onartzea, dagokion laukitxoa markatuz.

Behin erosketa egin eta gero, Erabiltzaileak eskaturiko obrak webgunetik behera kargatu ahal izango ditu. Obrak deskargatzeak esan nahi du, nolanahi ere, uko egiten zaiola ordaindutako prezioa itzultzeko eskatzeari.

Produktuak eta zerbitzuak kontratatzea hainbat hizkuntzatan egin daiteke web plataforma bakoitzaren erabilgarritasunaren arabera, gaztelania izaki guztietan hizkuntza komuna.


Datu pertsonalen babesa

Webguneko zerbitzu batzuk erabili ahal izateko, Erabiltzaileek aurrez Kutxa Fundazioari zenbait datu pertsonal (aurrerantzean, "Datu Pertsonalak") eman beharko dizkiote. Kutxa Fundazioak bere Datuen Babeserako Politika-ko xede eta baldintzetan tratatuko eta erabiliko ditu Datu Pertsonal horiek. Erabiltzaileak Zerbitzuen bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Erabiltzaileak ziurtatzen du erabiltzaileak erregistratzeko eta erosketak formalizatzeko beharrezko formularioak betetzerakoan ematen dituen datu guztien egiazkotasuna. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da Kutxa Fundazioari emandako informazio guztia etengabe eguneratuta mantentzea.

Datu pertsonalak edozein unetan aldatu ahal izango dira, Atariko "Nire kontu-informazioa" atalean sartuta.


Nabigazioa eta segurtasuna

Kutxa Fundazioak cookie-ak erabiltzen ditu Erabiltzaile batek Atariko web gune eta orrietan zehar nabigatzen duenean. Atariko web gune eta orrietan erabil daitezkeen Kutxa Fundazioak cookie-ak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik elkartzen dira, eta ez dituzte besterik gabe Erabiltzailearen izen-abizenak ematen. Cookie-ei esker, erabiltzaileak zein hizkuntza hautatu duen jakin dezake Kutxa Fundazioak, eta baita erregistraturiko Erabiltzaileen nabigatzaileak ere, hauek lehenengo aldiz erregistratu direnetik aurrera; ez dute, beraz, esklusiboki beraientzat erreserbatuta dauden Sail eta Zerbitzuetan sartzeko egiten duten saio bakoitzean erregistratu beharrik izango. Erabiltzen diren cookie-ek ezin dituzte beste hornitzaile batzuek sortutako cookie artxiboak irakurri. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak jasotzen dituenean bere pantailan ohar bat ager dadin bere nabigatzailea konfiguratzeko, eta bere disko gogorrean cookie-ak ezartzea ekiditeko. Honen inguruko informazioa zabaltzeko, zure nabigatzailearen argibideak irakurri beharko dituzu. Ataria erabili ahal izateko, beharrezkoa da Erabiltzaileak Kutxa Fundazioak bidalitako cookie-ak ezartzeko baimena ematea.

Atariko web gune eta orrietan erabiltzen diren cookie-ak Kutxa Fundazioak berak zerbitza ditzake. Kasu horretan, hauek zerbitzari desberdinez balia daitezke, baita beren zerbitzu eta cookie-ak Kutxa Fundazioaren bitartez eskaintzen dizkiguten hirugarren batzuen zerbitzariez ere. Erabiltzaileak, bere disko gogorrean cookie-ak ezartzeko aukerari uko egiten ez badio, bere disko gogorra bere sistema eragilearen laguntzarekin arakatu ahal izango du.

Kutxa Fundazioak legeak eskatzen dituen datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak ezarri ditu, eta babes hori areagotzeko beste bitarteko eta neurri batzuk ezartzen saiatzen da. Dena dela, Erabiltzaileak jakin beharra dauka Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.


Legeria aplikagarria

Legezko Ohar honen alderdi guztiak Espainiako legeriak arautzen ditu.