Guri buruz

KUTXATEKA: Kutxaren kultura-ondarea, partekatu nahi dugun altxorra

Kubo kutxa Aretoa

Betidanik, gure kultura, bere hainbat agerpenetan, garatzen lagundu izan du kutxak; horretarako sortzaileen ekimena bultzatu du, eta ondorioz arte, dokumentu edo historia aldetik balio handiko obra asko –margolanak, eskulturak, argazkiak, marrazkiak eta grabatuak, zeramikak, tapizak, bibliografia-lanak...– eskuratu ditu.

Ondare handi hau hiru zutabetan oinarritzen da:

  1. Fototeka Argazki-bilduma izugarria, milioi bat irudi baino gehiagokoa, XX. mendeko Gipuzkoako politika, gizarte eta kulturaren historia agertzen dutenak; baita ere Argazkilaritzaren Historian, hasieratik XIX. mende erdialdera arte, bereziki garrantzitsutzat jotako lanak.

  2. Artea Gutxi gorabehera 5.500 margolan, eskultura eta lan grafiko, batez ere gipuzkoar edo Gipuzkoarekin loturiko egileenak, XIX. mende bukaeratik gaur egunera arte garaturiko arte-mugimenduetan erreferentziazkoak izan direnak.

  3. Dr. Camino liburutegia Donostiako eta Euskal Herriko historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiago, Dr. Camino Institutuaren liburutegikoak.

Kultura-ondare honetaz gizarte osoak goza dezan, iraunarazteko, zaharberritzeko eta jendartean zabaltzeko konpromisoa dugu guk. Zabalkundea geure erakusketen, geure bulego eta sukurtsalen, beste erakunde batzuei egindako lagapen eta aldi baterako maileguen bidez... egiten da, eta orain baita Internet bidez ere.

Helburu horrek bultzatu gaitu webgune hau sortzera, eta abian jartzeko milioi erdi argazki baino gehiago izango dira bertan ikusgai, klik bakar batez eskura; eta pixkanaka gero eta eduki gehiago joango gara sartzen.